Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 25a, 16:38
Asteburu honetan hainbat partida jokatuko dituzte gure taldeek eta honako emaitza hauek eskuratu dituzte.\ \ Preferenteko mutilek lortu dute bolada txarrari amaiera ematea eta Arrasatetik hiru puntuak ekarri zituzten atzo jokatutako partidan, 1 eta 3 irabazi baitzuten.\ \ Erregional mutilek ere emaitza berberarekin etxean irabaztea lortu zuten Mutrikuren aurkako partidan. Hauek ere, hainbat jardunaldi partidarik irabazi gabe egon ostean, partida bikaina jokatu eta hiru puntu batzea lortu zuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Eibartarrak A taldearen kontra ezin izan zuen irabazi, etxeko taldea gehiago izan zen eta 7-2 irabazi zuen. B taldekoek, berriz, 0 eta 3 galdu zuten Zestoaren kontrako partidan.\ \ Infantil mutilek Anaitasunaren kontra jokatu zuten larunbat eguerdian Garmendipen eta gure taldeak ez zuen irabaztea lortu, azkoitiarrak gehiago izan ziren eta 0-7 irabazi zuten.\ \ Infantil mutilek Zarautzen jokatu zuten eta gutxigatik ez zuten partida berdintzea lortu, azkenean etxekoak gehiago izan ziren eta 2-1 irabazi zuten.\ \ #AupaIkas