Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko aza. 25a, 16:38

Asteburu honetan hainbat partida jokatuko dituzte gure taldeek eta honako emaitza hauek eskuratu dituzte.

Preferenteko mutilek lortu dute bolada txarrari amaiera ematea eta Arrasatetik hiru puntuak ekarri zituzten atzo jokatutako partidan, 1 eta 3 irabazi baitzuten.

Erregional mutilek ere emaitza berberarekin etxean irabaztea lortu zuten Mutrikuren aurkako partidan. Hauek ere, hainbat jardunaldi partidarik irabazi gabe egon ostean, partida bikaina jokatu eta hiru puntu batzea lortu zuten.

Jubenil mutilen A taldeak Eibartarrak A taldearen kontra ezin izan zuen irabazi, etxeko taldea gehiago izan zen eta 7-2 irabazi zuen. B taldekoek, berriz, 0 eta 3 galdu zuten Zestoaren kontrako partidan.

Infantil mutilek Anaitasunaren kontra jokatu zuten larunbat eguerdian Garmendipen eta gure taldeak ez zuen irabaztea lortu, azkoitiarrak gehiago izan ziren eta 0-7 irabazi zuten.

Infantil mutilek Zarautzen jokatu zuten eta gutxigatik ez zuten partida berdintzea lortu, azkenean etxekoak gehiago izan ziren eta 2-1 irabazi zuten.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu