Asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 21a, 13:09
Irudian dituzue asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak.\ \ Preferenteko mutilek aste honetan ere etxetik kanpo jokatuko dute Mondragonen aurka. Bolada txarrari amaiera emateko asmoz irtengo dira zelaira ohi bezala hiru puntuen bila.\ \ Erregional mutilek etxean hartuko dute Mutriku, larunbat arratsaldean. Ea partida polita egin eta punturen bat eskuratzeko aukera duten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Eibartarrak A taldearen kontra jokatuko du etxetik kanpo, B taldeak, berriz, zestoarrak izango dituzte aurkari larunbat eguerdian.\ \ Kadete mutilek Anaitasunaren kontra izango dute partidua, ea bi taldeek partida polita eskaintzen duten.\ \ Intantil mutilek, berriz, Zarautzen jokatuko du larunbat goizean.\ \ #AupaIkas