Asteburuko agenda

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 14a, 15:27
Beste asteburu bat jarraian futbol jardunaldia partidaz josita dugu. Aste honetan, gure talde gehienek, ordea, etxetik kanpo jokatuko dituzte beren partidak.\ \ Preferente eta erregional mutilek Oñatin jokatuko dute Aloña Mendiren aurka. Erregionalek larunbat arratsaldean eta preferentekoek igande arratsaldean. Ea bi taldek Oñatitik hiru punturekin itzultzen diren.\ \ Jubenil A taldeak Lagun Onaken kontrako derbia izango du larunbatean. Bolada onari eutsi nahian hiru puntuen bila aterako dira. Jubenil mutilen B taldeak, berriz, igande arratsaldean Eibarren jokatuko du, Eibartarrak B taldearen kontra. Ea azken partidetan erakutsitako jokoari eutsi eta puntuak pilatzea lortzen duten.\ \ Kadete mutilek Eibartarrak A izango dute aurkari larunbatean Eibarren jokatuko duten partidan.\ \ Infantil mutilek Lagun Onak A taldearen kontrako derbia izango du. Ea partida polita eskaintzen duten bi taldeek eta gozatzen duten.\ \ Animatu etxean jokatuko diren partidak ikustera! #AupaIkas