Asteburuko emaitzak\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 11a, 16:21
Asteburuko emaitzak\ \ Asteburu honek utzi dizkigun emaitzak izan dira honako hauek:\ \ Preferentekoek banako berdinketa lortu zuten Zumaiakoren aurkako partidan. Eskuratutako puntu horrekin sailkapenaren erdian kokatzen da.\ \ Erregional mutilek ez zuten beraien arratsalderik onena izan, Eibarren jokatutako partidan huts eta bost galdu baitzuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Anaitasunaren kontra jokatu zuen eta gol askoko partida izan zen. Azkenean launako berdinketarekin amaitu zen. B taldekoak, berriz, huts eta lau galdu zuten Urolaren kontrako partida.\ \ Kadete mutilek ere Urola izan zuten aurkari eta hauek ere ezin izan zuten partida irabazi, etxeakoak gehiago izan ziren eta 3 eta 1 nagusitu ziren.\ \ Infantil mutilek, berriz, Elgoibarren kontrako partidan hiru puntuak eskuratu zituzten bost eta huts irabazi ondoren.\ \ #AupaIkas