Asteburuko partidak\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 7a, 16:45
Asteburuko partidak\ \ Aste honetan ere hutsik egin gabe jarraituko du futbolak.\ \ Preferentekoek etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean Zumaiakoren kontra. Azken neurketei buelta emateko asmoz, zaleak partida ikusi eta taldea animatzera gonbidatu nahi ditugu.\ \ Erregional mutilek igande arratsaldean jokatuko dute Eibartarraken kontra Eibarren 17:45ean.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Anaitasunaren etxean jokatuko du larunbat eguerdian. Ea bi taldeen artean partida ederra ikusten dugun. B taldekoek, berriz, igande arratsaldean Urola hartuko du. Joanekoan partida ona egin zuten punturik eskuratu ez bazuten ere, ea oraingoan ere joko berdina erakusten duten.\ \ Kadete mutilek ere Urola Urretxu B taldearen kontra jokatuko dute igande goizean Zumarragan.\ \ Infantil mutilek, larunbat goizean etxean jokatuko dute Elgoibar Txuria B taldearen kontra.\ \ #AupaIkas