Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 5a, 11:38
Joan zen asteburuan zubia izan zen, baina gure taldeek ez dute atsedenik izan.\ \ Preferenteko mutilek ostiral eguerdian jokatu zuten partida Villabonan, eta norgehiagoka ez zen beraiek nahi bezala atera, 4 eta 1 galdu baitzuten.\ \ Erregional mutilek ere ostiralean jokatu zuten neurketa. Horiek Elgoibarren aurka jokatu zuten etxean; 1 eta 3 amaitu zen partida.\ \ Jubenilek elkarren aurka jokatu zuten ostegun arratsaldean, eta partida horretan A taldea 4 eta 1 nagusitu zitzaion B taldeari.\ \ Kadete mutilek larunbatean jokatu zuten Burumendi B taldearen kontrako partida Garmendipen, eta 1 eta 3ko emaitza lortu zuten gure mutilek.\ \ Infantilek, berriz, larunbat goizean Iraetan jokatu zuten Zestoaren kontrako norgehiagoka, eta horiek ere ez zuten zortea lagun izan; izan ere, 4 eta 1 galdu zuten lehia.\ \ Jada azaroan sartu gara, eta hilabete honetan babesle berri bat izango dugu: Korrale Taberna. Hilaren amaieran egingo dugu jatorduaren zozketa; beraz, zale egin ez zaretenok oraindik garaiz zabiltzate.\ \ #AupaIkas