Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko urr. 30a, 20:50

Aste honetan zubia badago ere, futbolak ez du etenik izango; gure taldeek partidak izango dituzte.

Preferenteko mutilek Villabonan jokatuko dute ostiral eguerdian. Ea etxetik kanpora jokatutako gainontzeko partidetan bezala moldatu eta punturen bat etxeratzea lortzen duten.

Erregional mutilek ere ostiralean jokatuko dute, horiek, ordea, Garmendipen izango dute norgehiagoka, Elgoibarren kontra. 16:00etan hasiko da partida.

Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute bihar, osteguna, 20:00etan. Bi taldeak lan polita egiten ari dira, eta partida ederra ikustea espero dugu.

Kadete mutilek larunbatean Burumendi B taldearen kontra jokatuko dute etxean.

Infantil mutilek ere larunbatean jokatuko dute: Zestoaren kontra arituko dira Iraetako futbol zelaian.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu