Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 24a, 15:20
Beste asteburu batez, futbolaz gozatzeko aukera izango dugu.\ \ Igande arratsaldean jokatuko dute Preferenteko mutilek, Tolosaren kontra, Garmendipen. Joan den astekoari buelta ematen saiatuko dira, berriro ere sailkapenaren goialdeari begira jartzeko asmoz.\ \ Erregional mutilek partida berezia jokatuko dute larunbat arratsaldean Iraetan, Zestoaren kontra. Zestoako taldeak ondo hasi du denboraldia, baina gureek ez diete irabazten erraz utziko.\ \ Jubenil mutilen A taldeak ere Zestoa izango dute aurkari larunbateko partidan. Horiek, ordea, etxean jokatuko dute.\ \ Jubenil mutilen B taldeak, berriz, Lagun Onaken kontrako derbia izango du larunbat arratsaldean. Ea gauzak zaildu eta punturen bat eskuratzeko aukera duten.\ \ Aste honetan Kadete mutilen taldeak atsedena izango du.\ \ Infantil mutilen taldeak ere derbia izango du Lagun Onak Bren kontra. Ea bi taldeek partida ederra ikusteko aukera eskaintzen diguten.\ \ #AupaIkas