Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 21a, 13:48
Joan berri den asteburuan hainbat partida jokatu dituzte gure taldeek.\ \ Larunbat arratsaldez, Preferente Mailako Azpeitiko bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten partida, eta neurketa hasi baino lehen Kataluniari babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan zioten jokalariek. Partidari dagokionez, Lagun Onakekoak gehiago izan ziren eta 1-0 nagusitu zitzaizkien gure mutilei.\ \ Erregional Mailako mutilek, berriz, Bergararen aurka partida ona egin zuten, baina hiru puntuak han gelditu ziren; 3 eta 1 galdu zuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak hirunako berdinketa lortu zuen Eibartarrak B taldearen kontra. B taldeak, berriz, 3 eta 1 galdu zuen Anaitasunaren kontra.\ \ Kadete mutilek ere derbia izan zuten, Lagun Onaken aurka. Partida polita jokatu zuten eta harmailetan ere jende asko bildu zen bi taldeak animatzeko, baina Lagun Onakek 4 eta 0 irabazi zuen.\ \ Infantil mutilek, aldiz, aste honetan eman diote hasiera denboraldiari, eta bina berdindu zuten Anaitasunaren kontrako partidan.\ \ #AupaIkas