Asteburuko futbol agenda\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 17a, 19:36
Asteburuko futbol agenda\ \ Aste honetan jokatuko dute talde gehienek seigarren jardunaldia eta infantil mutilek denboraldiari emango diote hasiera.\ \ Larunbatean, Preferenteko mutilek derbia izango dute Lagun Onakekoen aurka Garmendipeko zelai naturalean. Bi taldeak sailkapenaren goiko aldean kokatuta daude eta bien helburua izango da hiru puntuak batzea, ea partida ederraz gozatzeko aukera dugun.\ \ Erregional mutilek Bergararen etxean jokatuko dute larunbat arratsaldez. Azken partida etxean galdu egin bazuten ere, denboraldi hasiera ona egiten ari dira eta horri jarraipena ematen ahaleginduko dira.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Eibartarrak B taldearen aurka jokatuko du eta Azpeitiatik kanpo jokatzen duen lehen partida izanik hiru puntuak etxeratzen saiatuko dira.\ \ Jubenil mutilen B taldeak, berriz, Anaitasunaren kontra jokatuko du igande arratsaldean Garmendipeko futbol zelaian.\ \ Kadete mutilek ere, derbia izango dute eta hauek ere zelai naturalean jokatuko dute Lagun Onakekoen aurka. Derbiak beti izaten dira bereziak eta ea partida polita egiten duten gure mutilek.\ \ Infantil mutilek aste honetan emango diote denboraldiari hasiera eta lehenengo partida Azkoitian jokatuko dute Anaitasunaren kontra.\ \ #AupaIkas