Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko urr. 14a, 14:11

Asteburu honetan jokatu dituzte gure taldeek bosgarren jardunaldiko partidak.

Preferente mailako mutilek larunbatean lortu zuten etxean lehenengo aldiz hiru puntuak batzea, Aretxabaleta Udari 3-1 irabazi ondoren.

Erregional mutilek ere etxean jokatu zuten, baina horiek ezin izan zuten Urki taldea garaitu; azkenean partida 1 eta 2 amaitu zen.

Jubenil mutilen A taldea etxean sendo dagoela erakusten ari da, larunbatean 2 eta 1 irabazi zuen Urolaren aurka. Jubenil mutilen B taldeak, berriz, ez zuen lortu Eibartarrak A taldearen kontra irabazterik; 2 eta 1 emaitzarekin itzuli ziren etxera jokalariak.

Kadete mutilek Soraluze hartu zuten Garmendipen, eta 0 eta 4 amaitu zuten partida.

Aste honetan, infantilek ez dute partidarik izan; hurrengo astean ekingo diote denboraldiari.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu