Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2019ko urr. 10a, 13:24

Asteburuko partidak

5. Jardunaldia izango dugu asteburu honetan eta partida guztiak larunbatean jokatuko dituzte gure taldeek. Gainera, aukera bikaina duzue berauek ikusteko, gehienek etxean jokatuko baitute.

Preferenteko mutilek larunbat eguerdian jokatuko dute 12:00etan Aretxabaleta Udaren kontra. Ea aste honetan hiru puntuak etxean gelditzea lortzen duten.

Erregional mutilek, larunbat arratsaldez jokatuko dute, 15:30etan. Urki taldea izango dute aurkari eta gure taldeak bolada onari eutsi nahi dio.

Jubenil mutilen A taldeak denboraldia bikain hasi du eta horri eusten ahaleginduko dira larunbatean Urolaren aurkako partiduan.

Jubenil mutilen B taldea izango da etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra. Hauek Eibartarrak A izango dute aurkari Unben eta ea puntuak batu eta etxeratzea lortzen duten.

Kadete mutilek Soraluzeren kontra jokatuko dute larunbatean 16:00etan Garmendipen.

Aste honetan, Infantil mutilek ez dute partidarik izango eta hurrengo astean ekingo diote denboraldiari, beraz, aprobetxatu atsedeneko asteburua!

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu