Gurasoei zuzendutako batzar irekia egingo du Ikasberri kirol elkarteak ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko urr. 8a, 12:17

Ikasberri kirol elkarteak klubeko gurasoei zuzendutako batzar irekia egingo du ostegunean, hilak 10, 20:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Batzarra infantil zein kadete mailako jokalarien gurasoei zuzenduta badago ere, gainerako mailetako futbolarien gurasoek ere bertaratzeko aukera izango dute, eta horretara gonbidatu nahi ditu Ikasberrik.

Azken denboraldian aurreratu bezala, aurten ere iazko norabide berean lan egin nahi du Ikasberri kirol elkarteak. Beraz, jokalariek, gurasoek eta kirol klubak batera egin beharko dute lan. Horrenbestez, beharrezkoa ikusten dugu gurasoak ere balio horietan heztea. Osteguneko bileran horretarako jarraibide batzuk emango zaizkie kirol elkarteko jokalarien gurasoei. Hori dela eta, Ikasberri KE-k guraso oro gonbidatu nahi du osteguneko batzar irekira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu