Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 7a, 19:26
Beste jardunaldi bat gehiago igaro da, eta hau da asteburuak utzi diguna.\ \ Preferenteko mutilek etxetik kanpo sendo jarraitzen dute, bitik bi partida irabazita. Larunbatean Getariako Ketaren aurka 0-1 irabazi zuten, eta hiru puntuak etxeratzea lortu zuten.\ \ Erregional mutilek ere garaipen ederra erdietsi zuten Aretxabaleta Udaren etxean, huts eta bi nagusituz.\ \ Jubenil mutilen lehen taldea ere denboraldi hasiera bikaina egiten ari da; igandean 5 eta 2 irabazi zion Ikasberrik Eibartarrak A taldeari. Larunbat arratsaldean, berriz, jubenil mutilen bigarren taldeak ezin izan zuen Zestoaren kontrako neurketa irabazterik lortu: 5-1 amaitu zen partida.\ \ Kadete mutilek 5 eta 0 galdu zuten Anaitasunaren aurkako partida, baina, halere, denboraldia hasi besterik ez da egin; partida asko dituzte oraindik jokatzeko.\ \ Infantil mutilak oraindik denboraldi-aurrea jokatzen ari dira, baina indartsu ekin diote lehiari, Zumaiakoren aurka jokatu baitzuten larunbatean eta 9-0ko emaitza lortu baitzuten.\ \ #AupaIkas