Asteburuko agenda\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 26a, 18:50
Asteburuko agenda\ \ Asteburu hau ere partidaz beteta datorkigu beheko irudian ikus dezakezuen moduan. Aste honetan gainera, gure taldeen partida guztiak Garmendipen ikusteko aukera izango duzue.\ \ Preferenteko mutilek larunbat arratsaldean Idiazabal izango dute aurkari eta hiru puntuak etxean uzten ahaleginduko dira. Erregional mutilek, berriz, aste honetan atsedena izango dute.\ \ Jubenil mutilen A taldeak derbia izango du Lagun Onak taldearen aurka larunbatean 12:00etan. B taldeak, arratsaldean jokatuko du Eibartarrak B taldearen kontra, hauek ere Garmendipen.\ \ Amaitzeko, kadete mutilek, larunbat goizean Eibartarrak A taldearen aurka jokatuko dute etxean bertan.\ \ Aukera ederra duzue asteburuan futbola ikusi eta gozatzeko, beraz, animatu Garmendipera gure taldeei bultzada bat ematera.\ \ #AupaIkas