Asteburuko agenda

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 19a, 13:26
Asteburua gerturatzen ari da, eta horrekin batera, baita gure taldeen futboleko bigarren jardunaldia ere.\ \ Aste honetan, preferenteko mutilek etxetik kanpo jokatuko dute, hain justu, Soraluzeren aurka, larunbatean, 17:00etan.\ \ Erregional mutilek ere etxetik kanpo jokatuko dute; horiek San Miguel futbol zelaian Mutrikuko taldearen aurka ariko dira, larunbatean, 16:30ean.\ \ Jubenil mutilen A taldeak lehengo astean emandako hasiera onari jarraipena eman nahi dio, eta Anaitasuna izango du aurkari larunbateko partidan.\ \ Jubenilen B taldeak, berriz, Zumarragan jokatuko du larunbat arratsaldean, Urolaren kontra.\ \ Kadete mutilek etxean jokatuko dute aste honetan, Urola Urretxu B taldearen kontra, larunbat goizean, 11:00etan.\ \ Animatu eta gerturatu partidak ikusi eta gure taldeak animatzera.\ \ #AupaIkas