Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2019ko ira. 16a, 14:19

Asteburuko emaitzak

Aste honetan hasi dute 2019-2020 denboraldia gure taldeek eta hau da asteburuak utzi diguna.

Atzo, igandea, jokatu zuten preferenteko mutilek etxean Danenaren aurka. Aukera asko izan bazituzten ere, ezin izan zituzten zizurkildarrak garaitu eta 1 eta 3ko emaitza lortu zuten.

Erregional mutilak ere etxean estreinatu ziren AloƱa Mendiren kontra, hauek puntu bat lortu zuten banako berdinketa egin ondoren.

Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten eta A taldea nagusitu zitzaion B taldeari, emaitza 1-5 izanik.

Azkenik, kadete mutilek etxetik kanpo jokatu zuten Burumendi B taldearen kontra Mutrikun eta 5 eta 0eko emaitzarekin itzuli ziren etxera.

Denboraldiari batzuk hasiera hobea eman badiote ere, ziur gaude aurrera joan ahala denboraldi ederra egiten amaituko dutela guztiek. #AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu