2019-2020 denboraldia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2019ko ira. 12a, 17:13

Badira hilabete batzuk futbol denboraldia amaitu zela, eta ia hiru hilabeteren ondoren, berriro ere bueltan da. Batzuk gogotsu daude futbolean hasteko, eta beste batzuk horiek animatzera joateko.

Gure talde gehienek aste honetan ekingo diote denboraldi berriari, eta esan beharra dago gehienek etxean jokatuko dutela.

Preferenteko mutilek igandean, 17:00etan, jokatuko dute etxeko lehen partida Danenaren aurka, ea denboraldia ondo hasten duten.

Erregional mutilek ere etxean jokatuko dute lehenengo partida; horiek Oñatiko Aloña Mendi izango dute aurkari, larunbatean, 17:30ean.

Aurtengoan, jubeniletan bi talde izango ditugu, eta lehenengo partidan elkarren aurka aritzea egokitu zaie; beraz, larunbatean, 12:00etan, bi taldeen arteko derbia izango da Garmendipen.

Kadete mutilek igandean etxetik kanpo hasiko dute denboraldia, Mutrikun, Burumendi B taldearen kontra.

Infantil mutilak urrian hasiko dira denboraldiarekin; beraz, oraindik astia dute entrenamenduetan hobekuntzak egiteko. Hala ere, zoritxarrez eman nahi ez genuen albiste bat badugu; izan ere, nesken talderik osatzea ez dugu lortu, eta aurtengoan ezin izango dute jolastu Ikasberriren izenean. Ea datorren denboraldian neska gehiago animatzen diren eta urte gehiagoz nesken futbolarekin gozatzeko aukera dugun.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu