Ikasberri Zale txartela egiteko aukera dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 24a, 15:30
2019-2020 denboraldia prestatzen ari garen honetan, aurten ere Ikasberri Zale txartelak aterako ditugu.\ \ Pasa den denboraldiko funtzionamendu bera izango du Ikasberri Zale txartelak, eta horretarako, interesa duen edonork 'ikasberrikirolelkartea@gmail.com' helbidera mezu bat bidali beharko du, bere datuak zehaztuz. Zale egiteko hamar euro ordaindu beharko dira, eta hilabete bakoitzaren amaieran zozketa bat egingo dugu herriko saltoki eta tabernarien eskutik.\ \ Beraz, Ikasberri Zale egin nahi baldin baduzu orain duzu aukera!