Denboraldiaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2019ko mai. 16a, 20:12

Denboraldiaren amaiera

Irudian ikusten den moduan denboraldiaren amaierara iritsi gara. Aste honetan jokatuko duen talde bakarra infantil neskena izango da eta denboraldia amaitzeko Anaitasunaren aurkako derbia izango dute.

Erregional mutilek atsedena du aste honetan, baina ligako azken partida izango dute beraien taldeko gainerakoek. Beraz, hauek ere preferenteko mutilek bezala lehengo astean eman zieten bukaera.

Aurtengoa amaitu bada ere, burubelarri gabiltza datorren denboraldiari begira, beraz, adi ibili laister izango baituzue informazio gehiago.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu