Futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko mai. 13a, 13:50

Asteburu honetan hiru taldek bakarrik jokatu dituzte partidak, preferente eta erregional mutilek eta infantil neskek.

Preferentekoek, Soraluze izan zuten aurkaria eta denboraldiko azken partida ezin izan zuten garaipen batekin ospatu, Soraluzekoak gehiago izan zirelako.

Erregional mutilek, liderraren etxean jokatu zuten eta ezin izan zuten irabazi. Gainera, taldeko kapitaina den Ibai Aldalurrek buruan kolpea hartu eta zelaia utzi behar izan zuen, ea berehala osatzen den. Animo Ibai!

Infantil neskek ere ezin izan zuten irabazi Mutrikuren kontrako partida. Kanpokoak 1 eta 9 nagusitu ziren. Hala ere, hurrengo astean Anaitasunaren aurkako derbia izango dute denboraldiari amaiera polit bat emateko.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu