0228 da Ikasberriren zozketaren zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 6a, 14:12
Ikasberri kirol elkarteak aurten ere egin du bidaiaren zozketa. Saria honako hau da: bi lagunentzat zortzi eguneko bidaia, pentsio erdian, Tenerife uharteko hegoaldeko Hesperia Troya hotelean (lau izar).\ \ Astelehenean ONCEk egindako zozketako zenbaki saritua 0228 izan zen, eta horixe da Ikasberriren zozketako sariduna ere. Irabazleak hilabete izango du klubarekin harremanetan jartzeko. Dena den, irabazlea agertuko ez balitz, ordezko zenbakia 9042 da, eta horren jabeak hilabete pasatu ondoren beste hamabost egun izango ditu saria jasotzeko.\ \ Beraz, ondo begiratu zuen boletoak, eta zorte on!