Futbol partidak bueltan dira

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 10a, 19:53
Bueltan gara! Urte berriarekin batera, berriro helduko diote gure taldeek futbolari eta asteburua partidaz gainezka daukagu.\ \ Preferenteko mutilak etxetik kanpo hasiko dute bigarren bira Mondragonen aurka. Ea, hasiera ona ematen dieten.\ \ Erregionalek eta jubenilek, berriz, igandean izango dituzte beraien partidak. Blues-ek etxean hartuko dute AloƱa Mendi eta Jubenilek Villabonan jokatuko dute.\ \ Kadeteak, etxean hasiko dute kopako lehia Zarautz \"C\"-ren aurka. Infantil neskak, berriz, Zestoa izango dute arerio aste honetan. Infantil mutilen A taldeak Urkiren aurka jokatuko du eta B taldeak Elgoibarren kontra.\ \ Gure talde batzuk bigarren bueltari ekingo diote, beste batzuk kopa jokatuko dute eta gainontzekoek Gabon aurretik bezala jarraituko dute. Ea denek partida onak egiteko aukera duten.\ \ Gainera, hilabete honetan babesle berri bat izango dugu Eperra Taberna eta hilabete amaieran egingo dugu bi pertsonarentzako afariaren zozketa. Oraindik zale egin ez zaretenak garaiz zaudete.\ \ #AupaIkas