Ikasberri KEren futbol taldeen hirugarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2018ko ira. 27a, 17:09

Badator asteburua, eta harekin batera, gure taldeen hirugarren jardunaldia.

Talde gehienek larunbatean jokatuko dute; hala nola, Preferentekoak 17:30ean, Getariako Ketaren aurka, etxean. Gogoratu, gainera, zale egiteko aukera izango duzuela egunean bertan.

Goizean, berriz, infantil neskek lagunartekoa jokatuko dute Anaitasunaren aurka, 10:00etan.

Erregionalek eta jubenilek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dituzte aste honetako neurketak,

Zumarragan Urolaren aurka eta Eibarren Eibartarraken aurka, hurrenez hurren.

Infantil mutilen A taldeak ere etxean jasoko du Anaitasuna igandean, 12:30ean, denboraldi aurreko bigarren partidan.

Aste honetan kadeteek atseden izango dute eta hurrengo astean emango diote jarraipena ligari.

Zuen zain izango gaituzue eta gonbidatuta zaudete.

Aupa Ikas!