Bigarren jardunaldiko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2018ko ira. 20a, 17:29

 

Aste honetan bigarren jardunaldiari ekingo diote gure taldeetako batzuk eta besteek lagunartekoekin jarraituko dute.

Ostiralean hasiko dira preferentekoak Zumarragan Urolaren aurka eta bertatik hiru puntu ekartzeko helburuarekin joango dira.

Larunbatean, kadeteek eta erregionalek etxean jokatu dute, Eibartarrak A eta Bergararen aurka hurrenez hurren. 
Infantilek, berriz, lagunartekoekin jarraituko dute, bi taldeek Zestoan jokatuko dute. Mutilen A taldeak Zestoarren aurka eta neskek kuatrangularra, beraien arerioak Lagun Onak, Zestoa eta Anaitasuna izango direlarik.

Azkenik, igandean jubenilek Eibarren neurtuko dituzte indarrak Urkiren aurka. Biak ala biak goiko postuetan ekin diote ligari eta bertan mantentzeko nahiarekin zelairatuko dira.

Aukera paregabea duzue larunbatean gure taldeak etxean animatzeko, beraz, bertara gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.

#AupaIkas