Ikasberri Kirol Elkarteak dei egin die futbolean aritu nahi duten jubenil mailako mutilei. Asteazkenean, hilaren 21ean, egingo dute aurreneko entrenamendua kiroldegian, 18:00etan hasita. Ikasberrik interesa duten gaztetxoei dei egin diete hitzordura bertaratu daitezen, eta "kirolaz goza dezaten".
\
\