Azkenean iritsi da gure momentua ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2017ko mai. 31a, 09:41
Azkenean iritsi da gure momentua. Ibilbide luzea izan dugu aurretik. Hasteko, kopan lehenengo postuan bukatzea lortu genuen borroka eta esfortzu handiari esker. Horrek, kopako irabazleak izateko ateak ireki zizkigun, baina oraindik ere oztopo batzuk genituen amaierara iritsi baino lehen.Horregatik, gogo biziz amaierako txanpari ekin genion. \ \ Txanpa honi hasiera emateko, final hamaseirenak jokatu genituen Gure Txokoaren aurka eta baita irabazi ere, 4-2 hain zuzen. Jarraian, final laurdenak jokatu genituen Urolaren aurka eta hau ere 4-0 irabazi egin genuen. Horren ondorioz, aurreko larunbatean final erdiak jokatu genituen. Hasiera batean, 1-1 izan zen partiduaren emaitza baina penaltietan partidua menderatzea lortu genuen, 4-2 irabaziz. \ \ Orain finala jokatzeko irrikitan gaude. Aste honetan jokatuko dugu Beasaingo Igartza futbol zelaian arratsaldeko 16:30etan, eta noski gonbitatuta zaudete ikasberri zale zareten guztiok partidua ikustera, zuei esker gaudelako gauden tokian eta zuen animoak eta babesa beharrezkoak zaizkigulako finala irabazi eta kopa zerurantz altxatzeko. \ \ Garaipena gertu dugu! Gora gu eta gora ikasberri! \