Ikasberriren jubenil mutilen futbol taldeak Kopako finalerdia jokatuko du zapatuan Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko mai. 25a, 10:10
Ikasberri KEren lehen mailako jubenil mutilen taldea helmuga lortzetik oso hurbil dago. Aurreko zapatuan Urolaren aurka 4-0 irabazi ondoren, gero eta gutxiago falta zaie ametsa betetzeko, baina oraindik pauso garrantzitsua ematea falta zaie.\ \ Gure helmuga lortzeko oso hurbil gaude baina oraindik pauso garrantzitsu bat falta zaigu. Aurreko larubatean Urolaren aurka 4-0 irabazi genuen eta orain gero eta gutxiago falta zaigu gure ametsa betetzeko.\ \ Larunbatean Oreretaren aurka jokatuko dute Kopako finalerdia eta aste honetan ere entrenamendu gogorrak egiten ari dira, partida irabazi ahal izateko. \"Hala ere, hori ez da nahikoa, zuen laguntza ere ezinbestekoa baitzaigu larubatean egurra emateko\", diote taldekideek.\ \ Horregatik, aurreko astean bezala, larunbatean 16:00etan Azpeitiko belar artifizialeko zelaian jokatuko den Ikasberri KE - Orereta Kafea FC partidara joateko gonbita egin du taldeak, \"zuen animoak eta babesa ezinbestekoak zaizkigulako aurrera jarraitzeko\".\ \ Aupa gu eta aupa Ikasberri!