Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Oier Alkortak eta Eneko Martijak ostiralean, Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2016ko abe. 20a, 13:04
Datorren ostiralean, abenduaren 23an, 22 urte azpiko Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkortak eta Eneko Martijak. Norgehiagoka Urrestillako Txikuri frontoian jokatuko dute 20:00etan hasita, eta azpeitiarrek parez pare izango dituzte Realeko aurkariak.