Beste garaipen bat eta liderra bisitan dator

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko abe. 9a, 11:42
Ikasberri Garoa sekulako denboraldia ari da burutzen preferente mailan. Hamabi partidu jokatuta hogeita sei punturekin bigarren sailkatuta ditugu Azpeitiarrak. Pasa den astean etxetik kanpo jokatu zuten Aretxabaletaren aurka eta beste garaipen bat poltxikoratu zuten Igor Alberdiren gol bati esker. Hasiera batean helburua maila mantentzea bazen ere, orain gora begira ari dira eta datorren igandean partidu garrantzitsua dute Amaikak bat sailkapeneko lehenaren aurka. Ikasberri Garoa Gizpuzkoako gol gutxien jasotzen duen taldea da momento hauetan, erregional mailatik hasi eta lehen maila arte ez dago gol gutxiago jaso duen talderik eta igandean horri jarraipena ematen saiatuko dira. \ Azpeitiarrak , lehen sailkatua etxean hartzeko partidua prestatzen ari dira aste osoan eta ilusioz daude emaitza on bat lortzeko. Konfiantzak duen eragina handia izaten da horrelako partiduetako eta ez dute horren faltarik izango, izan ere, azken lau partiduak irabazi dituzte eta hauetatik hirutan atea hutsean uztea lortu dute, defentsan sendo dabiltzala begi bistakoa da. Pasa den astean izandako bajek, partiduan eraginik izan ez zuten arren, aste honetan entrenatzaileak bere jokalari guztiekin kontatzeko esperantza du beraz taldea inoiz baino sendoagoa eta konpetitiboagoa izango du igandean Garmendipen arratsaldeko 15:30etan liderra etxean hartzeko. \ \ Asteburuko futbol emaitzak \ \ 0-1 Aretxabaleta-Ikasberri Preferente \ 0-0 Keta-Ikasberri Biele Erregionala \ 0-0 Soraluze- Ikasberri Jubenilak \ 1-1 Ikasberri- Urki Jubenilak \ 2-6 Ikasberri – Anaitasuna Kadeteak \ 1-3 Ikasberri- Amaikak bat Infantilak \ 2-0 Burumendi – Ikasberri Infantilak