Hasiera ona luzatu nahian

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko urr. 20a, 08:50
Denboraldiaren hasiera onari jarraipena ematen ari dira Ikasberri Garoa Preferente Mailako mutilak. Etxean hirutik hiru garaipen lortu ostean, hamaika puntu bildu ditu taldeak eta bolada ona luzatzea dute helburu. \ \ Ikasberrik larunbatean Zumaia hartu zuen Garmendipen, eta 1 eta 0 irabazi zuen etxeko taldeak. Azpeitiko taldeak defentsan duen sendotasuna izan zen partidAko daturik aipagarriena. \ \ Partida kontrolatu ezinik eta lekua bilatu ezinda ibili ziren bi taldeak. Ikasberrik aukera gutxi sortu zituen lehenengo zatian, baina defentsan sendo aritu ziren beste behin. Atsedenaldira 0 eta 0eko markagailuarekin iritsi ziren. \ \ Bigarren zatian aldaketak egin eta zertxobait erasokorragoak izatea lortu zuten Ikasberrikoek, nahiz eta bi taldeek aukera gutxi izan zituzten. Aukerarik garbiena, ordea, Zumaiakok izan zuen. Ikasberriko Ioritz atezainak sekulako geldiketarekin erantzun zuen Zumaiakoren erasoa, 72. minutuan. Jokaldi berean, beste aldeko arean, Ikasberriren aldeko penaltia izan zitekeena ez zuen adierazi epaileak. Bost minutu geroago, Aitor Azpiazuk, berak egindako jokaldi batean, ez zuen asmatu atezainaren aurrean. Lekua aurkitu ezinik ibili zen etxeko taldea, bigarrengo zatiaren hasieran ere, baina gola egiteko ezer gutxi behar zuten itxura zuen partidak. \ \ Pablo aurrelaria zelairatzean hobetu zen Ikasberri, bere abiadurak eta egin zituen bi jaurtiketak zumaiarrentzat urduritasun bihurtu zirelako. Azken minutuetan Ikasberri jokalari zamaiarrak estutzen saiatu zen, aurkariaren zelaian presioa eginez, eta partidaren bila joan eta bere fruitua ekarri zuen. Izan ere, Iker Arregik zelaiko jokalaririk bizkorrena dela erakutsi zuen beste behin, atezainaren hutsegite bat aprobetxatu baitzuen partidako gol bakarra egiteko. Bukaeran, defedentsan bosteko lerroa jarri zuten Ikasberrikoek eta hiru puntuak etxean gelditu ziren. \ \ Hurrengo partida Usurbilen jokatuko dute. Datorren larunbatean izango da 17:00etan. Orain arte etxetik kanpo bi partida jokatu dituzte Omar entrenatzailearen gidaritzapean diren mutilek eta bietan berdinketa lortu dituzte.