Mailari eutsi dio Ikasberri Garoak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko mai. 19a, 11:09
Ikasberri Garoak lortu du, azkenean, hainbeste borrokatu duena: beste urte batez maila mantentzea. Ez da bide erraza izan aurtengo denboraldikoa preferenteentzat, lesioek eta zorteak hasieran ez baitzuten laguntzen. Denboraldia kaxkar hasi bazuten ere, denboraldia aurrera joan ahala defensa sendotzen saiatu da Omar Aizpuru eta Joanes Otamendiren taldea, eta emaitzak hobeak lortu dituzte. \ \ Denboraldiko lehenengo buelta justu xamarra izan arren, azkeneko bederatzi partiduetan lortutakoa txalotzekoa izan da. Ikasberri Garoako mutillek azken bederatzi partiduetan, lau garaipen, lau berdinketa eta partida bakarra galdu dute, liderraren etxean jokatutakoa. Azken bederatzi partiduetan hamasei puntu lortu ditu Ikasberri Garoak eta horrek Ilintxarekin puntu berdinekin jarri du. Ikasberrik gol abantaila izanda ordea, mailari eutsi dio. \ \ Salbaziorako partidua Lazkaon jokatu zen. Azken partidua iritsi aurretik sailkapeneko azken postuetan zegoen Ikasberri, azken hirugarren baitzegoen 30 punturekin. Ilintxa aldiz, azken laugarrena zen 32 punturekin. Azpen partidan Ikasberri Garoak Lazkaon egin behar zituen lanak eta Ilintxak etxean, Legazpin, Zumarragakoen aurka. \ \ Ikasberri Garoak partida hasi eta 25 minutura sartu zuen lehen gola. Landak sartutako golak Legazpiko partidura begira jarri zituen begi guztiak. Bigarren zatian defentsa sendoa erakutsi zuen Ikasberrik Lazkaokoen aurka eta horrela partidua 0-1 bukatu zen. Legazpiko partidan Ilintxak 2-2 berdindu zuela jakin zutenean hasi zen Ikasberrikoen festa. \ \ Omar Aizpuru Ikasberri Garoaren entrenatzailearen esanetan “ikaragarria da horrela salbatzea, azken momenturarte borrokatu dugu, azken minuturarte eta hemen dago saria. Jokalarien esfortzua sekulakoa izan da eta helburuak ondo bete ditugu, ez dago gehiago eskatzerik”. \ \ Beste taldeen emaitzak \ \ Ikasberri Sagarmiña 1-0 Lagun Onak (Infantilak) \ Ikasberri Izaro taberna 3-0 Allerru (Jubenil neskak)