Ikasberri txapeldun, Gipuzkoako Eskolarteko Pala Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2014ko mai. 15a, 12:44
Izarraitz pilotalekuan jokatu zen hilaren 10ean Gipuzkoako Eskolarteko Pala Txapelketako finala, Ikasberri eta Oiartzunen artean. Ikasberri izan zen txapelduna 25 eta 12 nagusituta. Orain, maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizen izango dira Ikasberriko Oier Alkorta eta Eneko Martija palistak, Euskadiko Txapelketan.