KOLDO OSA-RI ESKERRAK

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2013ko urr. 18a, 12:48

MILA ESKER KOLDO

Urriak 5-ean prefente mailak jolastutako partidan, ikasberri kirol elkarteak omenaldi txiki bat eskeni zion Koldo Osa-ri. Urteetan zehar entrenatzaile ibili eta aurreko urtean igoera lortu ondoren, utzi beharra izan duelako, titulazio faltagatik. Horren ondorioz Ikasberri – Zumaiako prefente mailako partida aurretik, aurreko urtean jolastutako jokalarien argazki eta kamixeta bat (jokalarien partetik) eta oroigarri txiki bat (elkarteko kideek) eman zieten, beraien esker ona emanez. Kirol elkartetik goraipatu nahi dugu Koldok urteetan egindako lan eta esfortzua maila ezberdinetan.ESKERRIK ASKO KOLDO

MAILA BERRIAN GOGOTSU

Aurreko urtean lortutako igoerarekin batera, maila berri bati aurre egin behar izan diote Omar Aizpuru entrenatzaile eta Joanes Otamendi laguntzaileak. Hala ere denboraldia gogor eta gogotsu hasi dute, jolastutako 4 partidetatik 3 irabazi dituzte (2-1 emaitzarekin) eta 1 berdindu (1-1), ondoiroz, sailkapeneko 2.postuan kokatuta daude. Aurreko astean zestoan jolastutako derbitik, hiru puntu garrantzitsu ekarri zituzten, hainbat zaleren laguntzarekin,segi horrela kuadrila!! Honekin batera,kirol elkartetik larunbatean jolastutako den partidara etortzeko animatzen zaituztegu, Urriak 19 16:30, Lazkaoren aurka. Bertan bi otarra zozkatuko dira, izaro taberna, Villegas arrandegiak, Orbegozo harategiak eta Egaña gozotegiak emandako produktuekin

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu