Ikasberri Garoa erregionalen taldeak mailaz igotzea lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2013ko mai. 24a, 13:33
Ikasberri Kirol Elkarteko futboleko Erregional mailako Ikasberri Garoa taldeak, azkenean, bere multzoan bigarren postua lortu eta mailaz igotzeko txartela eskuratu du. Atzora arte itxaron behar izan zuten Ikasberrikoek berria jasotzeko, beraien multzoko Iluari eta Deustoren arteko partida, arazo batzuk medio, zintzilik geratu zen-eta. \ \ Ondorioz, atzo gaueko 21:30ean jolastu zuten Herrera zelaian 0 eta 0 abiatuta, falta ziren 27 minutuak. Jende andana hurbildu zen partida ikustera. Azpeititik ere 30 bat lagun bertaratu ziren Iluari taldea animatzeko, hutseko emaitzarekin bukatuz gero igoera lortzen baitzuten azpeitiarrek. Partida estua izan zen, baina, azkenean, hasitako emaitzarekin bukatu zen, 0 eta 0. Ondorioz, sailkapenean Ikasberri Garoa eta Deusto puntutan berdinduta gelditu dira, baina Donostian lortutako banako emaitzarekin eta azpeitian lortutako 1 eta 0 garaipenarekin, igoerako txartela Ikasberri Garoarentzat izan da.\ \ Horrenbestez, hurrengo urtean preferente mailan jolasteko aukera izango dute azpeitiarrek. Hori dela-eta, zorionak taldeko jokalari eta partaide guztiei, eta urte osoan animatzen ibili zareten zale guztiei ere bai. Aupa Ikasberri Garoa, eta ondo zelebrau!