Zentro hutsa (I)

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ignacio Arakistain | Iritzia
2019ko aza. 12a, 11:00

Monotematikoak izan dira gaurko telebista eta irrati saio guztiak. Izan ere, herritarrok lau urteren buruan laugarren aldiz hautetsontzietara deitu gintuzten buruzagi politikoek igandean. Demokraziaren festa deitzen diote batzuek, botoaren irrelebantzia beste hainbatek. Politikarien ezin ulertuak hauteskundeak errepikatzea dakar, eta usadio bihurtzen ari gara gure iritzia boto bidez denbora tarte murritzean eman behar izatea. 2020an, EAEko hauteskunde autonomikoak izango ditugu. Jarrai dezala, bada, denek ahoan darabilten adierazpen askatasunak bere bidea. Anitzak dira azken urteotan bizitza politikoak jasan dituen gertaerak, erritmo frenetikoa bereganatu du diputatuen kongresu gero eta zatitu eta polarizatuagoak. Amaitu dira lau, zortzi edota urte gehiagoko agintaldiak. Akordioen iraungitze-data oso murritza bihurtzen ari da, eta elkarrizketa mahaian esertzea ezinbestekoa zaio gobernuko presidente izan nahiko duen hautagaiari, edozein dela ere.

Bi mugarri ezarri zituzten igandeko hauteskundeek. Eskuin muturraren gorakada beldurgarri bezain protesta kutsukoa eta Ciudadanos alderdiaren porrot zaratatsua. Francoren desobiratzeak eta Katalunian bizi izandako egoerak nazionalismo patriotikoaren nostalgia berpiztu dute han eta hemen. Alderdi nazionalista zein independentistak legez kanpo uzteko intentzio irmoa erakutsi duen Santiago Abascalen taldeak Europan zehar eskuin muturrak jasan duen babes handitzea berdindu du. Duela hiru hilabete publikatu nuen artikulu batean nioen koalizio gobernu bat osatu ez izanak ondorioak izango zituela PSOE eta Podemos taldeengan, baina biak, ordezkaritza parlamentarioa galdu duten arren, nahiko txukun atera dira errebalida azterketatzat hartu dezakegun froga honetatik. Sanchez jaunaren errepikapenaren estrategiak askorako balio izan ez dion arren, berak irabazi ditu hauteskundeak, bozen %8ko diferentzia mantenduz bigarren alderdiarekin. Iglesiasek, berriz, boto galera permanentea aztertu beharko duen arren, nahiko indar edukitzen jarraitzen du koalizio gobernu bat eskatzen jarraitzeko alderdi sozialistari.

Historia errepikatu egin da, taulako posizioak aldatuz, ordea. 2015ean ezker alderdien artean gauzatu ahal izan zen sorpassoaren ideiak eskuin alderdietan bigarren bizitza bat bilatu du. Gorakada handiagoa espero zuen Alderdi Popularrak errezeloz begiratzen dio eskuin muturrari, Kataluniari buruzko diskurtso suntsikorra, esaterako, erabat bereganatu baitute. Zentrora begiratu beharko lukete denek, hutsa baita espainiar gehiengo baten gustukoa den posizio ideologiko hori. Zentroko alderdi izateko eman zuen politika nazionalera jauzia, hain zuzen, Ciudadanos taldeak. Eskuin alderdirik bozkatuena izatearen ametsak, ordea, alferrikakoa gertatu den lehia fratrizida bat ekarri die opari.

Albert Riverak bidaia izugarria egin du 2018ko ekainean gauzatu zen zentsura-moziotik bere dimisioa aurkeztu duen gaurko egunera. Hemezortzi hilabete eskas, eta orain arteko lidertza pertsonalistenaren gainbehera. Garai hartan, inkesta gehienek lehen postua iragartzen zioten Riveraren alderdiari, talde popularra zigortzen zuen korrupzio-sententzia entzutetsua argitara atera zenean. Eskuan zuen dozena bat urteko ibilbide laburreko alderdiak Moncloarako giltza...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu