Azkeneko Santo Tomasak?

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko abe. 20a, 16:13

Santo Tomas

"Ondo pasau" esan ohi dugu festak ditugun bakoitzean eta oraingoan inoiz baino motibazio gehiagorekin heldu beharko diogu esan nahi horri, agian azken Santo Tomasak biziko baititugu batzuen ustez.

Mayan egutegia dela eta ez dela zer esan ugari dabilkigu azken hilabete hauetan, egunkari eta telebistan ere noiz nahi aipatzen dute Mayan histori hau eta profeziatan sinesten dutenek munduaren amaiera dela adierazteko betarik ez dute galtzen, badaezpada horregatik diot biharkoan bereziki ongi aprobetxatzea izango dugula hoberen.

Azpeitiarrok behintzat amaiera bikaina edukiko dugu, ametsezkoa esan daiteke; txorizo eta talo goxoak janez sagardo trago ederren laguntzaz, geure tradiziozko jantziez jantzita eta seguruenik irribarre handi batekin joango gara... ezin amaiera hoberik aukeratu. Eta behin alderdi onak ikusten hasita, dauzkagun arazoak ere bertan bukatuko lirateke; langabezia, krisi ekonomikoa, pobrezia, gerrak, bi hankako txorizoak... pena gabon loteriarena, seguru nago aurten saritua irtengo den zenbakia nik dudala eta...

Beno, momentuz biharko festa guztiok bikain ospa dezagun eta gero gerokoak. Onak izan eta gora Santo Tomas 2012!!

Nire blog pertsonala:ibarzabaltxokoa