Nork daki...

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko mar. 30a, 22:39
29M

Atzoko egunez greba orokorra izen genuen Espainia nazioan, eta gaurko egunkariak irakurtzerakoan barrez jardun naiz neure kasa. Ez dakit nortzuk aritzen diren manifestaldietako pertsona kopuruak kontatzen edo horretarako nolako metodoak erabiltzen dituzten, baina hobe egunen batean elkar ados jarriko balira, ez bait liratezke hain barregarri geratuko. Begira gaurko egunkarietan irakurritako datu batzuk:

Espainia osoan:

Gobernuaren araberan, 800.000 pertsona.

Madrilen:

Sindikatuen araberan, 900.000 pertsona.

Valentzian:

Sindikatuen araberan, 250.000 pertsona.

Polizi lokalaren araberan, 35.000 pertsona.

Bartzelonan:

Sindikatuen araberan, 800.000 pertsona.

Polizi lokalaren araberan, 80.000 pertsona.

Eta modu horretara jarraitzen dute gaur argitaratutako datuek. Nire ustez lagunok, hemen norbaitzuk berriro matematika ikasi beharrean daude edo optikatik bueltaxka bat ere ez litzaizkiokete agian gaizki etorriko, baina nahaste hauek amaitu behar dira behingoz.

Atzoko grebarekin soilik ez zait iruditzen gauzak ezer aldatuko direnik. Egun batekoak ez du eraginik edukiko zoritxarrez goiko politiko jauntxo horiengan, eta berriro ere galtzen irtengo direnak betiko langile arruntak izango dira. Azken bost urteetan krisian murgildurik gabiltza, eta une hauetan tamalez irtenbiderik ageri ez den tunel batean aurkitzen gara. Guztiok gara egoera honen errudun, guztiok. Politikariak, banketxeei bere garaian kontrol zorrotzak ez jartzeagatik… Banketxeak, nahi adina diru eta gehiago prestatzeagatik kontrolez kanpo bezeroei… Gurea, hainbat mailegu arinegi eskatzeagatik edo baliabideen gainetik ibiltzeagatik… Eta ez noa sartzera ustelkeri kontuetaaan, neure onetik ateratzen bainau. Sekulan ulertu ez dudana zera da, banketxeak enpresa pribatuak izanik, zergatik gobernuak txertatu behar die dirua porrotetik salbatzeko, beraien gestio txarraren ondorioz aurkitzen baidira dauden egoeran? Nik enpresa bat edukiko banu eta kontuak gaizki eramateagatik ixteko zorian banengo, ea gobernuak txertatuko liraken dirutza aurrera irtetzeko…!! Ez dut uste.

Etorkizun beltza nabari dut, nora gabeko bide batean. Ez dakigu non eta nola amaituko dugun, agian beste nazio bateko etorkinak izaten bukatuko dugu gure hainbat arbasoek bezala, nork daki. Gertakari ugari ari dira pilatzen bata bestearen atzetik, mintzatu berri garen krisia, zenbait gerra munduan zehar, lehenbiziko gerra nuklearraren etengabeko zurrumurruak, hirugarren munduko pobrezia gelditugabe haziaz doa, klima aldaketa ondorio latzak sortuaz… bide honetan jarraitzen badugu ez dakit gizakiok amaituko dugun lurrarekin edo lurrak amaituko duen gurekin.

Agian pentsatzen ari zarete “gaur ezkor etorri zaigu gure Haritz…”, baliteke, baina errealitateari ez zaio uko egin behar eta zoritxarrez gaur eguneko egoera hauxen dugu. Esperantza galdu beharreko azkena omen da eta, nork daki, baliteke egoera zuzenduaz amaitzea, nork daki.


Nire blog pertsonala: ibarzabaltxokoa