20+4

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko ira. 16a, 11:44

Gaur, irailak 16, 24 urte espetxeratu zuten Juan Karlos Arruti Paterra, 20 urteko zigorra betetzeko. 197/2006 doktrina ezarri zioten, eta 2019a arte luzatu diote espetxealdia. Hemen, Herrira mugimenduak kaleratu duen testua.

Tik-tak, tik-tak, tik-tak... 24 urte bete dira Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra espetxeratua izan zenetik. Duela lau urte bete zuen ezarrita zuen kondena, baina 2010eko otsailean 197/2006 doktrina ezarri zioten, honela bere kaleratzea 2019 arte luzatu nahi dute espetxealdia 30 urtera luzatuz.

Tik-tak, tik-tak, tik-tak... 288 hilabete lau hormen artean, tik-tak, tik-tak, tik-tak... 8.760 egun erdi-kalean lagunekin trago bat hartu gabe, tik-tak, tik-tak, tik-tak... 210.240 ordu familia guztiarekin mahai inguruan elkartu gabe, tik-tak, tik-tak, tik-tak... 12.614.400 minutu askatasunik gabe, tik-tak, tik-tak, tik-tak...

Urte guzti hauetan 14 kartzeletatik pasa da Frantzian zein Espainian, dispertsioaren  alde gogorrenak ezagutuz. Gaur egun Kordobako espetxean aurkitzen da Azpeititik 780 kilometrotara.

Urteak daramatzagu lanean Paterra-ren askatasuna aldarrikatuz, 197/2006 doktrina indargabetzeko lanean. Herritarron Epaia dinamikari, azken hilabeteetan herriz-herri ibili ondoren joan den larunbatean eman genion amaiera Iruñean, milaka lagun bildu ginen bertan  197/2006 doktrina indargabetzea eskatuz, eragile eta norbanako ezberdinek bat eginez.

Azpeitian ere, dozenaka eragile eta norbanakok egin zuten bat dinamikarekin, Paterraren askatasuna eta doktrinaren indargabetzea eskatuz, Herrira egunean antolatutako ekimenetan parte hartuz.  

Guztion artean lortuko dugu, bat eginez eta aurrera eginez, preso guztiak etxeratzea. Bada zirrikiturik, bada argirik, goazen denok batera eta lortuko dugu! Badugu indarra!

Tik-tak, tik-tak, tik-tak... minutu bat gehiago ez!