'Herritarron epaia' ekimenaren ekitaldirako autobusa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko ira. 10a, 22:42
Zapatuan, hilak 14, emango zaio bukaera 'Herritarron epaia' ekimenari, Iruñeako Anaitasuna frontoian egingo den ekimenarekin. 197/2006 dotrina etetea eskatzeko jarri zuen ekimena abian Herrira bilguneak, eta azken hilabeteetan herriz herri ibili da, Euskal Herri osoan.\ \ Zapatuan Iruñeara joateko autobusa antolatu dute, eta izena Orkatzen eman behar da. Autobusa 16:00etan abiatuko da Etxe Zuri tabernaren aurretik.\ \ Larunbatean denok Anaitasunara, 197/2006 dotrina eten!