Ostiralean abiatuko da Elkartasun Martxaren autobusa Kordobara

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko eka. 3a, 10:23
Aurreko asteartean egindako batzarrean hitz egindakoaren arabera, ekainak 7, ostirala, gaueko 21:30etan abiatuko da autobusa Azpeititik Kordobara. Larunbat goizaldean iritsiko gara Kordobara eta Juan Karlos Arruti 'Paterrari' gure elkartasun beroena adieraziko diogu espetxeari buelta emanez eta elkartasun ohiu eta zaratekin.\ \ Ondoren, eguerdi aldean, Kordobako alde zaharrean buelta bat emateko aukera izango dugu, eta 22:00etan autobusa hartu eta igande goizeko 9:00etan Azpeitian izango gara bueltan.\ \ Guztion ekarpena beharrezkoa delako, animatu eta eman izena Orkatzen!