Larunbatean izango da Elkartasun eguna 2013

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko mai. 13a, 18:49
XIII. elkartasun egunaren atarian gaude. Maila eta modu ezberdinetan euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasun olatua elikatzen dugunok asko garela ospatu nahi dugu, aldi berean, salaketa eta aldarrikapenez jositako eguna izatea ezinbestekoa da.
 
Espainiar eta frantziar estatuetan sakabanatuta dauden presoekiko muturreko egoerak mantentzen dira. Ezarritako espetxe zigorra beteta edota zigorraren 3/4 ak nahiz 2/3 ak beteak dituzten presoak bahituta dituzte, euren artean Juan Karlos Arruti "Paterra" herritarra. Paterrak ezarrita duen 197/2006 doktrina indargabetzea eskatuz, sinadura bilketa abian da azken asteotan, guztion ekarpenaz lortuko baitugu Paterra etxean izatea.
 
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak heriotza arte zigortu nahi dituzte espetxean mantenduz, azken hilabeteotako gertakariak ikusi besterik ez dago, Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak kasu.
 
Aldiz, Euskal Herrian aro politiko berri bat bizi dugun honetan, euskal presoek bizi duten egoerari irtenbidea emateko aukera berriak zabalik dira eta guztion indarraz presoak etxera ekartzen hasteko garaia da. Beraz, maiatzaren 18an herriko kaleak bete behar ditugu espetxeak husteko!