Presoen argazkiengatik epaitutako Arzallus absolbitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2013ko mai. 13a, 16:01

Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Aritz Arzallus Artza, eta euskal presoen argazkiak jarrita ez zuela "terrorismoa goratu" ebatzi du. 2011n saninazioetan Gotzon Aranburu presoaren argazki bat jarri zuela-eta, espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Arzallusi. Ekintza horrekin, ordea, deliturik ez zuela egin uste du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta gaineratu du "zilegi den eskari bat" plazaratzeko asmoa baino ez zuela izan, presoak "euren etxeetatik gertu dauden espetxeetara eramateko nahia" adierazten duela Arzallusen ekintzak.

Etxetik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez da delitua, urtarrilean Bilbon eta elkartasun egunean kasu, ehunka azpeitiarrek eskaera bera egin izan dugu. Orain, inoiz baino gehiago, presoen eskubideen alde kalera ateratzeko, euskal presoen eskubideak bermatuak izango diren ekimenak antolatzen eta horietan parte hartzen jarraitu behar dugu, guztiak etxean izan arte.

Larunbat honetan, aukera ezin hobea izango dugu elkartasun egunaren arira antolatuko ekimenetan parte hartuz euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasuna adierazteko.

Beraz, larunbat honetan herriko kaleak bete behar ditugu espetxeak husteko!