Ostiraleko bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Herrira 2012ko api. 20a, 19:49
Datorren ostiralean, apirilak 27, hileko azken ostiraleko ekimenen baitan, preso eta iheslarien aldeko bertso saioa izango da. Soreasu antzokian izango da, 22:30ean hasita, eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Herrira bilguneak antolatu dute saioa elkarlanean.\ \ Nekane Zinkunegi, Andoni EgaƱa, Haritz Etxeberria 'Ministro', Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, eta Jokin Urangak egingo ditu gai-jartzaile lanak.\ \ Txartelak aurrez erosi nahi dituenak, Txarrantxa, Orkatz, Jim Clark edo Iraurgiko tabernetan eskuratu ahal izango ditu , 8 euroren trukean. Egunean bertan erosi nahi dituztenek, berriz, 10 euro\ ordaindu beharko ditute. \ \ Bertso saioaren aurretik, 19:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo dute plazan, eta segidan pintxo-poteoa.