Ukabilek disko aurkezpena egingo du abenduaren 9an Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko abe. 2a, 09:09
Ukabil musika taldeko kideak.

Ukabil musika taldeak diskoa aurkeztuko du abenduaren 9an Azpeitiko Gaztetxean. Tirokatuak taldeak ere joko du egun horretan, eta 21:30ean hasiko dira kontzertuak.

Ukabil Azpeitiko zenbait gaztek osatutako musika taldeak kantu berriak atera ditu azken hilabetean. Hori horrela, disko berria aurkeztuko dute abenduaren 9an, ostirala, Azpeitiko Gaztetxean emango duten kontzertuan. Ukabilez gain, Tirokatuak musika taldeak ere joko du egun horretan. 21.30ean hasiko dira emanaldiak, baina lehenago zabalduko dituzte ateak. Bost euro ordaindu beharko da sarrera, eta egunean bertan izango da erosteko aukera.