Gaztetxeak uztailaren 15ean eta 16an ospatuko du XVII. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko uzt. 7a, 10:26
2019ko baltsa jaitsieraren irudi bat.

Azpeitiko Gaztetxeko kideek urteurrena ospatzeko bi eguneko egitaraua prestatu dute. Bertan gauzatuko dituzten ekintzak anitzak izango dira: baltsa jaitsiera, futbito partidak, kontzertuak...

Aurreko urtean bezala, Azpeitiko Gaztetxearen urteurrena ospatzera irtengo dira bertako kideak hilaren 15ean eta 16an. Egitarau ederra antolatu dute egun horietarako, eta herritarrei deia egin diete ekintzetan parte hartu dezaten.

Hona hemen bi egunetako egitaraua:

Uztailaren 15a, ostirala

20:00. Futbito Txapelketaren Kopako finala, plazan.
21:00. Futbito Txapelketaren Ligako finala, plazan.

Bitartean, parrillada.

Uztailaren 16a, zapatua

11:00. Baltsen erakusketa eta hamaiketakoa, plazan.
12.00. Baltsak uretara!
14:30. Bazkaria.
18:00. Skapaie elektrotxarangarekin kalejira.
21:00. Pizza jana.
22:00. Kontzertuak: TOC, Mehatxuka, Tiratxinas, Dj Atenenas.