Uztailaren 16an izango da Gaztetxearen urtemugako baltsa jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko uzt. 4a, 11:00

XVII. urteurrena betetzen du aurten Azpeitiko Gaztetxeak, eta horren harira bi eguneko egitaraua prestatzen ari dira. Baltsa jaitsierarako gaia zehaztu dute Gaztetxeko kideek: Azpeitiko lekuak izango da baltsak muntatzeko gaia.

Aurten XVII. urteurrena ospatuko du Azpeitiko Gaztetxeak, eta ospakizunetarako hitzorduak hilaren 15ean eta 16an izango dira. Baltsa jaitsiera izango da aurtengoan ere, eta dagoeneko zehaztuta dago horiek egiteko gaia: Azpeitiko lekuak. Hilaren 16an izango da jaitsiera Urola ibaian. Gaztetxeko kideek buruari bueltan ematen eta baltsak sortzen hasteko deia egin diete herritarrei.

Urtemugarako prestatutako egitarauaren berri laster emango du Gaztetxeak.