Euskal presoen aldeko futbito txapelketa antolatu du Gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko api. 22a, 11:44

Hilaren 28an izango da txapelketan parte hartu nahi dutenen arteko bilera irekia, 18:30ean, eta txapelketa jokatzeko ezinbestekoa izango da bilkurara bertaratzea.

Aurten, euskal preso politikoen aldeko futbito txapelketa egitea erabaki du Azpeitiko Gaztetxeak, preso politikoen askatasuna aldarrikatzeaz gain, problematika horren larritasuna eta gaurkotasuna gazteen artean zabaltzeko helburuarekin. 
 
Txapelketaren datak eta egitaraua oraindik zehazteko dauden arren, bertan parte hartu nahi dutenei zuzenduta bilera orokorra egingo dugu apirilaren 28an, 18:30ean, Gaztetxean. Beraz, ezinbestekoa izango da bilera horretara azaltzea (gutxienez taldeko bat). Txapelketaren nondik norakoak azalduko ditugu bilera horretan (datak, plangintza, partidak...). Txapelketan parte hartu nahi izanez gero, talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu, eta apirilaren 28ko bilerara eraman beharko dute dirua. 

Oso dibertigarria izango da, eta irabazleentzako sari ederra egongo da!