Badator Gaztetxeko Bertsio Gaua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2022ko mar. 10a, 08:40

Larunbat honetan izango da hitzordua, eta hamar taldek eman dute izena. Bertsio Gauaren harira Gaztetxeak kaleratu duen spota da honako hau.

Larunbat honetan, martxoak 12, egingo dute Bertsio Gaua Azpeitiko Gaztetxean. Hamar taldek eman dute izena, eta beraz, musikari horien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. 20:00etan zabalduko dute Gaztetxea, eta pizza izango da afaritarako. Zuzenekoak, berriz, 21:30ean hasiko dira.

Bertsio Gauaren harira Gaztetxeak kaleratu duen spota da honako hau.